Ernia taldeak kontzertua eskeiniko du Lezoko Txerrimuño etxean larunbat honetan, Maiatzaren 18an. Lezoko jaiak izanik, Zintzilik irratiaren aldeko festan joko dute Imanol Carballo eta Okensayrekin batera.
Erniak Txerrimuñon joko du
May 15th, 2013Noise & Distorsioneko kideak ZarataZarautzen
May 13th, 2013Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Noise & Distorsion irratsaioko kideak izango ditugu. Arrasateko Itxungi Irratiko astelehenetako zarata saioa da honakoa eta bertako esatariak gure gela arroxean edukiko ditugu beraien gustoko doinuak jartzen, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
LP aste honetako ZarataZarautz irratsaioan
May 6th, 2013Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, bertako kolaboratzaile izandako LP izango dugu gurean. Berak gustoko duen musika jartzeaz gain, berekin sartzeko aukera edukiko dugu ordu eta erdi oso luze batez, zuek ere ez zenuketen aukera hau galdu beharko. Guzti honez gain aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu.
Atzoko saio bikaina podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
ZarataZarautzek 7 urte betetzen ditu
May 3rd, 2013ZarataZarautz irratsaioak 7 urte betetzen ditu eta guzti hau ospatzeko festa bat antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Maiatzaren 11ean, larunbatean, hiru talderen kontzertua edukiko dugu bertan.
Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.
Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin.
Metralleta eta Ernia taldeek Beasaingo Gaztetxean joko dute
May 1st, 2013Metralleta eta Ernia taldeek Beasaingo Gaztetxean joko dute ostiral honetan, Maiatzaren 3an. Subeltz Gune Antiautoritarioak antolatuta, Diswar, Enolagay eta Teodora Barbarie taldeekin joko dute, eta honen ostean DJ Kreature eta DJ Koteilekun disko jartzaileak edukiko ditugu. Guzti hau gaueko 23:00etatik aurrera izango da baino lehenago afari beganoa edukiko du bertara gerturatzen den edonork.
Entzun atzo hirukoteak egin genuen saioa
May 1st, 2013Asteartero bezala ZarataZarautz saioa egin genuen Arraio Irratian eta oraingoan, saioa osatzen dugun guztiak izan ginen bertan. Ordu eta erdiz, gustoko ditugun taldeak entzuteko aukera izan zenuten eta bide batez, inguruko kontzertuen agenda ere zabaldu genuen gure uhin libreetatik. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Hirukotea bueltan da ZarataZarautzen
April 22nd, 2013Aurreko astean Juanma izan genuen arren, B Jaunaren ahotsik ezin izan zenuten entzun. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina saioa egiten dugun hirukotea bertan izango gara zuen belarriak zulatzen. Apirilaren 23ko saioan, gure eskutara iritsi diren nobedade berriak edukiko ditugu eta hemendik gutxira Putzuzulon egongo diren kontzertuei ere errepasoa egingo diegu.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Sokoa Salvation Fest jaialdia Orion
April 17th, 2013Ostiral honetan, Apirilaren 19an, lau talderen kontzertua edukiko dugu Orioko Oilagorra lokalean. Lau taldeen artean Zarauzko Erantzun eta Ernia edukiko ditugu eta baita Orioko Can’t Explain eta Arrautz Ustelak.
Doomsisters eta Whoresnation Putzuzulon
April 16th, 2013Doinu astunak eta azkarrak nahastuko ditugu igande honetan Zarauzko gaztetxian. Bi talde frantziarren bixita izango dugu, Doomsisters eta Whoresnation. Igande ilun bat Putzuzuloko gela ilunean, gaueko 21:00etatik aurrera.
Juanma PowerPop-aren inguruan
April 15th, 2013Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Juanma edukiko dugu bere hilabeteroko bisitan. Bihar eta gaueko 21:30etatik aurrera, aspalditik hitz eginda genuen Power Pop taldeen inguruan jardungo gara.
Beraz gogoratu zita zaratatsua (?) duzuela gure gela arroxetik, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzo Power Pop saiorik ez genuen izan baina Juanma eduki genuen gurean. Saioa Podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.











