Archive for April, 2012

EnekOI! ZarataZarautzen

Monday, April 30th, 2012

Biharko ZarataZarautz saioan, aspaldi Arraio Irratian ibilitako kide bat edukiko dugu. ArraiOI irratsaioa egiten zutenetako kide bat edukiko dugu gurean, EnekOI! alegia. Street Alarm taldeko kidea izan zenaren gustoko musika entzuteko parada edukiko dugu ordu eta erdi luze batez eta gaur egun zertan dabilen ere jakiteko parada izango dugu. Beti bezala, bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Erniak Eibarko Gaztetxean joko du

Friday, April 27th, 2012

Eibarko gaztetxe berrian Fly Shit eta Hardflip bergararrek Ernia zarauztarrekin partekatuko dute eszenatokia.

Datorren zapatuan, apirilak 28, kartzelen gaineko eztabaida izateko aukera egongo da Eibarko Gaztetxe Okupatuan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera urteetan kartzela ezagutu duen preso sozial batek solasaldia eta eztabaida eskainiko du gero. Ondoren Fly Shit, Hard Flip eta Ernia taldeek kontzertua eskianiko dute 21:00etatik aurrera. Nahi duenak pintxoak izango ditu afaltzeko!

Labiri omenalditxo bat egingo diogu

Tuesday, April 24th, 2012

Asteazken honetan Labi eta Xaporra kartzelatik irtengo dira bertan urtebete egin ondoren. Mila aldiz salatu dugu zein arrazoigatik giltzaperatu zituzten eta ez gara berdina behin eta berriz errepikatzen ibiliko. Baina bai gogoratu nahiko genuke ostiral honetan, Apirilaren 27an gure lagun, Txixaparraztako kide eta Vistalegre kide den Labiri omenaldi txiki bat egingo diogula Zarauzko Arrano tabernan. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 12 taldek joko dugu bertan. Txixaparrazta, Erantzun, Metralleta, Humilitate, Diskoiraa, MKT, Dirtaa, Hilkar, B.A.F., Inor Ez, Ernia eta Napalm taldeak joko dugu.

Kontzertuak gaueko 01:00etarako amaitua egon behar du eta hortaz dena ziztu bizian joango da.

Oporraldiaren ostean bueltan gara

Tuesday, April 24th, 2012

3 asteko oporraldiaren ostean bueltan gara ZarataZarautz irratsaioko kideak. Aste honetan, gure ohiko kolaboratzailea den Juanma edukiko dugu, herri, hiri edo auzoren baten izena duten taldeen doinuak jartzen. Eskoria-tza, Tampere SS, Stalingrad…

Ohiko zarata dosia behar baduzue, sintonizatu 99.3a edo entzun gaitzazu internet bidez.

Humilitatek Akerra Gaztetxean joko du

Friday, April 20th, 2012

Apirilaren 22an kontzertua izango da Akerra gaztetxean arratsaldeko 18.30etatik aurrera, bertan jardungo dute Haulin´ass, Humilitate eta Bajo Presion taldeek. Haulin´ass, talde italiarra hc/punk musika jorratzen duen beteranoak dira eta Euskal Herria, Katalunia, Frantzia eta Espainiatik egingo duten bira probestuko dute Txokoaldeko hezetasuna dastatzeko. Humilitate, talde zarauztarra udara Estatu Batuetan biran ibili ondoren euskal eszenatokietan dabiltza beraien trushcore kañeroa plazaratuz. Bajo Presion taldea basauritik dator eta hardcore melodikoa egiten dute.

Igandeetako iltzea kentzeko formula bikaina ez? Anima zaitez ta etorri musika maitatzera!!!!! Gora ajerik gabeko igandeak!!!!!!!!!!!

Kristoren kontzertua apirilaren 17an

Tuesday, April 10th, 2012

Apirilaren 17rako sekulako kontzertua antolatu dugu:

LEBBAKO (Finlandia): finlandiar pop-punk-rockero hauek yankiak izango balira jesukriston ospea izango lukete.

TELECOMMANDE (Francia): 70´s punk-rock The spits edota Ramones ildoan sintetizadoreak eta guzti. Benetan talde interesgarria!!!

Apirilak 17, asteartea, 20:30tan Zarauzko Putzuzulo gaztetxian